Gaueko hamaika eta erdiak aldera sartu da Korrika Artziniegara, Burgosetik, aurreikusitakoa baino ordu erdi beranduago.
Otsati elkarteko kideak izan dira lehenak lekukoa hartzen, eta ondoren iritsi da udalerriko beste hainbat talderen txanda: Ganzorrotz Mendi Taldea, Bizindar Herri Kirol Taldea, Peña Tiburon, Santxotena Museoa, Artea etnografia elkartea, Artziniegako Parrokia, EAJ, Artziniegako Udala, EH Bildu, Arteko Gure Ama ikastetxea, guraso elkartea, Hiriko Atea elkartea eta Txirrindulari elkartea.
Ehunka lagun bildu dira furgonetaren atzean hau herrigunera iritsi denean, eta bengala, petardo zein suziriek protagonismo nabarmena izan dute.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte, AEK-Korrika