Irailarekin batera, uda-sasoia agurtuko dute beste urte batez Artziniegako Jaiek. Irailaren 4tik 13ra luzatuko dira aurtengo festak, eta Artziniegako Jai Batzordeak prest du dagoeneko egitaraua.
Ohiko osagaiak bildu dituzte aurtengo programazioan: bonbona lasterketa, play-back lehiaketa, kuadrillen afaria... Baina izango da berritasunentzako tartea ere. Jai Batzordeak Euskal Goiza antolatuko du estreinakoz jaietako lehenengo igandean, eta txupinazoari ere buelta bat emango diote.
Hemen ikusi daiteke Artziniegako Jaietako programazioa osorik:
EGITARAU OSOA
Irailak 04, ostirala
19:30 // Sakatu elektrotxaranga
19:30 // Zurrakapotearen hasiera
21:00 // Txupinazoa
21:30 // Sakatu elektrotxaranga
23:30 // Zutik erromeria
01:00 // Kulero lasterketa
02:00 // DJ Gontz

Irailak 05, larunbata
12:00 // Pintxo txapelketa
14:30 // Bazkari herrikoia
17:00 // Bola Txapelketa
17:00 // Igel-toka Txapelketa
19:00 // Bonbona Lasterketa
22:00 // Play-back Txapelketa
00:30 // DJ Dreyky
Irailak 06, igandea - Euskal goiza
12:30 // Eskupilota partidak
13:00 // Tabernaz taberna
13:30 // Euskal Dantzak
18:00 // Kronoeskalada iturritik iturrira
19:30 // Trikitilariak
19:30 // Berakatz zopa dastatzea
Irailak 07, astelehena - Haurren eguna
11:30 // Puzgarriak
14:30 // Haurren bazkaria
17:00 // Kutxen jolasa
19:00 // Ikuskizuna
20:00 // Txokolate-jana
Irailak 08, asteartea - Nagusien eguna
14:30 // Adinekoen bazkaria
16:00 // Bingoa
17:00 // Dantzaldia

Irailak 09, asteazkena
16:00 // Mus txapelketa
18:00 // Multiabentura
Irailak 10, osteguna - Gazte eguna
10:00 // Mendi martxa
13:00 // Kalejira
15:00 // Gazte bazkaria
17:00 // Joko herrikoiak
22:00 // Zaprist elektrotxaranga
Irailak 11, ostirala - Gazte eguna
17:30 // Frontenis finala
18:30 // Haurren Artzikirol finala
19:30 // Artzikirol finala
21:00 // Kuadrillen afaria
23:00 // Los Gandules
00:30 // Orquesta Sonido
Irailak 12, larunbata
14:00 // Bazkaria
16:00 // Kutxen jolasa
18:30 // Kuadrillen bajada eta El Despiste fanfarria
20:30 // Pilota Txapelketa, Toñin Luengas frontoian
22:30 // Deltó! Extremoduro taldearen tributu banda
01:00 // Kuadrillen jolasak
02:00 // Nonbait erromeria
03:30 // DJ Otso
Irailak 13, igandea
10:00 // Tortilla eta Marmitako Txapelketa
12:00 // The Blooms
17:00 // Herri kirol erakustaldia
19:00 // Film labur eta argazki erakusketa
20:00 // Dantzaldia Otegirekin eta odoloste jana
21:00 // Interkuadrillas - Sari banaketa
21:30 Jaien amaiera traka