Artziniegako Udalak zenbait jarraibide zabaldu ditu irailaren 12ko Arteko landako bazkarirako

Aitor Aspuru Saez

Iaz zuhaitzetako bat jadanik perimetratua zegoen. / Aiaraldea.eus

Artziniegako Udalak bandoa argitaratu du jakinarazteko egun horretan zein arau bete beharko diren.

Artziniegako Udalak dekretua prestatu du irailaren 12an egingo den ohiko bazkaria dela eta. Izan ere, Arteko landan zuhaitzen adarrak erortzeko arriskua dagoenez, zenbait eremu perimetratu dituzte eta okupatuko den espazioa mugatu dute.

Kasualitatez, EAJk gaur bertan eskatu dizkio udal gobernu taldeari zehaztasunak hartu beharreko neurriei buruz.

Gauzak horrela, honako neurri hauek ezarriko dituzte:

  • Debekatuta egongo da Arteko landaren eremu osoan espazioak edo mahaiak “erreserbatzea”, edukiera handitzeko egokitutako eremuak barne, irailaren 11, ostirala, 19:00ak baino lehen. Ordu hori baino lehen lekua “erreserbatzeko” erabilitako material guztia Udalak kenduko du eta udal toki batean utziko da, gero itzul dadin.
  • Udalak Arteko landaren atzealdeko zirkulazio-bidea erreserbatuko du bazkarirako mahaiak jartzeko, eta ibilgailuen pasaguneari itxi egingo dio, baita zamalanetarako ere, Mendietako bidegurutzetik Zabalatik datorren bidera doan errepidearen Arteko zatia. Gune hori “erreserba” horren barruan egongo da, eta ezin izango da aurreko eguneko 19:00ak baino lehen erabili.
  • Santutegiaren aurrean eta landaren beste muturrean dauden aparkalekuak zamalanetarako gordeko dira irailaren 12an.
  • Arteko Landako eremu perimetratuan inor sartzea debekatuta dagoela azpimarratzea eta egun horretarako kartelak indartzea.
  • Euskalmeten (Euskal Meteorologia Agentzia) alerta bat egongo balitz irailaren 12rako, haizeguneetan 100 km/h-tik gorako haize-boladengatik, eta oro har 80 km/h-tik gorako haize-boladengatik, landaren espazioa erabat itxiko litzateke edozein jardueratarako, eta leku horretako janaria bertan behera geratuko litzateke.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide