Bertso doinuekin eman diete ongi etorria 2026ko Artziniegako Jaiei. Jai Batzordearen ekimenez, bertso-paper lehiaketaren bidez hautatu zuten udaletxe zaharreko balkoitik irakurri zen pregoia, eta honek kantuan jarri zituen jaiak noiz lehertuko zain Goiko Plazan elkartutako ehunka lagunak.
Aiaraldea Komunikabideak zuzeneko emisioa egin zuen udaletxeko balkoitik:
Bi asteburuz luzatuko dira ospakizunak Artziniegan. Hemen kontsultatu daiteke egitaraua osorik.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte