Artziniegako jaien hasiera, Iraia Astarloa jai batzordeko kidearekin

Erredakzioa

Atzo iluntzean abiatu ziren Artziniegako jaiak, hamar egunez luzatzeko. Kulunkan kuadrillako kideek pregoia bertsotan kantatu eta txupinazoa jaurtitzeko ardura izan zuten. Horren ostean, Iraia Astarloa jai batzordeko kidearekin egon ginen Aiaraldea Komunikabideko kideok, aurtengo festen inguruan mintzatzeko.

Bi asteburuz luzatuko dira ospakizunak Artziniegan. Hemen kontsultatu daiteke egitaraua osorik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide