Egin zaitez Faktoriako bazkide!

 

Aiaraldea Ekintzen Faktoriak 500 bazkide lortzeko kanpaina abiatu berri du. Eskualdean euskarazko komunikabideak indartzeko, 750 metro karratuko egoitza eraikitzeko, Aiaraldea euskararen lurraldea bihurtzeko, elikadura burujabetza sustatzeko, ekonomia sozial eraldatzailea indartzeko, lurralde feminista eta parekidea gorpuzteko, hezkuntza eredu eraldatzaileak garatzeko, herrigintzaren askitasuna eta askatasuna bermatzeko, eta kulturari zein sorkuntzari ate berriak irekitzeko. 

Zure laguntza eta ekarpena behar dugu proiektu eder honek aurrera egiten jarraitzeko, egin zaitez bazkide.

Zalantzak dituzu?

Jar zaitez gurekin harremanetan ondoen deritzozun moduan:

  • Posta elektroniko bidez: bazkideak@aiaraldea.eus
  • Telefono bidez: 94 656 85 54 / 669 83 57 87
  • Bulegora etorrita: Nerbioi kalea 12, behea LAUDIO