Kalera ateratzen naiz eta hostoekin hondartza sortzen dut, makila batzuk topatzen ditut gaztelu bat eraikitzeko; iturria ere ondoan dut krokodiloak bizi diren putzua sortzeko.
Etxera noanean, etxeko lanak egitea gustatzen zait. Nire gurasoek ardurak ematen dizkidate eta ni pozik nago. Horrexegatik, beti eman izan dizkidate ardura ezberdinak, gaur egun horietako batzuk oso sinpleak iruditzen zaizkit, baina oso zailak ziren hasi nintzenean. Ardura hauek nire gurasoekin batera egiten nituen eta niretzako jolas bat ziren. Ez ditut inoiz ere ardura hauek behartuta egin, baina egin ostean ondo sentitzen nintzen, asea.
Urte bat edo bi nituenean, esploratzen hasi nintzen eta mugikortasun askea lortu nuenean, nire jostailu batzuk batzen nituen, arropa zikina botean jartzen nuen edo nire pardela errefusaren zakarrontzira botatzen nuen.
Hiru urtera hurbiltzean, autokontrolatzen ikasi nuen eta arropa kentzen, eskuak eta aurpegia garbitzen, nire logela batzen eta nire pijama ni bakarrik janzten hasi nintzen.
Hiruzpalau urte nituenean, autokontrola barneratuta, nire datu pertsonal batzuk ikasi egin nituen, nik botatzen nituen likidoak jasotzen hasi nintzen, mahaia jartzen laguntzen nuen, botoiak eta kremailerak ere lotzen nituen, oso jolas dibertigarria zen galtzerdi berdinak topatzea eta batzea, baita erosketak bere lekuan uztea ere.
Nagusiagotan, ardura gehiago ematen zizkidaten: ura nik zerbitzatzen nuen, landareez ez nintzen ahazten eta ureztatzen nituen, mahaia jartzen nuen baita ere eta hautsa kentzen nuen, nire hamaiketakoa eta merienda ere prestatzen nituen, eta batzuetan, eskuzko aspiragailua ere pasatzen nuen. Zapatilak ere neuk bakarrik lotzen nituen eta batzuetan nire neba-arreba txikiagoak zaintzen nituen, beti nire gurasoak hurbil zeudela, noski.
Zazpi urte arte garbigailua betetzen nuen eta lehorgailua jartzen nuen, baita botoia sakatu ere. Zazpi eta hamar urte bitartean hasi nintzen, erratza pasatzen, nire arropa garbia tolesten eta gordetzen, aspiragailua pasatzen, liburutegiko liburuak hartzen eta bueltatzen (gainera eguna ahazten bazitzaidan multa nik pagatu behar nuen.)
Nagusiagotan, hamaika eta hamahiru urte bitartean, nik bakarrik ateratzen nuen zarama kanpoko ontzietara, gosaria sukaldatzen nuen, sukaldea garbitzen nuen bazkaldu ostean, eta nire neba-arreba txikiak zaintzen nituen.
Nagusiagotan, komuna garbitzen nuen, bazkaria eta afaria prestatzen nituen, eta aurretik esandako ardurak gehiagotan hartzen nituen.
Ardura hauek hartu izan ditugunean, familian hartu ditugu beti. Momentu horietan hitz egiten genuen, elkarrekin komunikatzen ginen. Ze pozik bizi nintzen eta bizi naizen.
Nire lagun Peruk ordea, bere gelan telebista dauka eta egunero “Tabletarekin" ibiltzen da. Ardura gutxi ematen dizkiote eta afaldu edo bazkaldu ondoren, telebista ikusten dute eta ez dute beraien artean hitzik egiten. Euria egiten duenean, ni kalera ateratzen naiz euriarekin jolastera, noski beti zira eta botak jarrita eta jolasten bukatzean, bustitako arropa kendu eta etxean egoten naiz goxo-goxo jolasten. Nire lagunak aldiz, horrelako egunetan tabletarekin pasatzen du eguna.
Milaka pantaila ezberdin ditugu aurrean eta hauek, azkartasuna ekartzen dute gure bizitzetara. Pantaila hauek gainera, sormena eta imajinazioa neutralizatzen dituzte. Erabilera pasiboa sustatzen dutenez, garapen motore eta sentsorial egokia emateko oztopoa dira.
Pantaila ezberdinek ekartzen diguten azkartasunak, autoerregulatzeko eta atentzioa jartzeko zailtasunak ekartzen dizkigu.
Nire lagunak, pantailen erabilera handiagatik, aukera asko ditu desoreka fisiko zein fisiologikoak edukitzeko. Obesitatea, diabetesa, atentzio defizita, hiperaktibitatea, autismoa, koordinazio trastornoa, atzerapenak garapenean, depresioak, antsietatea, loan desorekak... Hauek dira pantailen erabilera handiagatik sortu daitezkeen arazoak.
Pozik bizi naiz ni, naturan, kalean jolasten, nire familiarekin hitz egiten eta liburu zaharretatik ikasten. Mugimendua bermatua daukat (garapen motorra), pertsonekin kontaktua baita ere (apegoa) eta nire ukimena garatua daukat (deskubritu). Pantailak oso gutxi erabiltzen ditut, jolasten zoriontsu naiz eta nire garapena egokia da.
Hurrengo galdera egiten diot neure buruari, nire lagunak hainbeste denbora ematean pantailen aurrean, denbora hori zeri kentzen dio? Naturari, jolasari, komunikatzeari, garapenari....
Naturaz gozatzen eta jolasten jarraituko dut!