PROPOSAMENA: Zaila izaten da haur eta gaztetxoekin gai batzuez hitz egitea. Gure proposamena ipuinaren bitartez gauza ezberdinak lantzea da. Kasu honetan dolua lantzeko ipuin bat ekartzen dizuegu. Haurrekin landu dezakezue, norbait galtzerakoan edo galdu aurretik.
IDAZLEA: Ana Llenas
EDITORIALA: Barbara Fiore
HIZKUNTZA: Euskeraz, gazteleraz, katalanez
ADINA: 4 urtetik gorako haur, gazte zein heldurentzat.
EZAUGARRIAK: Dolua lantzeko ipuin interesgarria. Bizitza hutsunez beteta egoten da. Ipuin honek, maite dugun norbait hiltzean, horrek sortzen digun sentimenduak askatzeko aukera ematen digu. Egoera hori gainditzen eta sentitzen dugunari zentzua aurkitzen laguntzen digu.

