Aiaraldea Ekintzen Faktoriako piratek bigarren urtez Zuhatzako uhartea familiarekin batera konkistatuko dugu.
Bigarren urtea da Familia irteera hau antolatzen duguna, urriaren 6-7an Zuhatzako uhartean dauden altxorrak deskubritzeko aukera ezin hobea izango dugu.
Bi egun paregabe pasatuko ditugu, familian gozatuz, ur-ekintzak eginez eta familia ezberdinak elkar ezagutuz. Piragua, windsurf, pedaloak etabeste hainbat jolas egingo ditugu.
Baina garrantzitsuena, Aiaraldeko familia ezberdinak elkartu elkar ezagutu eta gozatzeko aukera izango dugu asteburu honetan. Adin tarte ezberdinetako norbanakoak, denak batera sortzen duen energia eta aniztasuna, pizgarri izango dugu familia irteera honetan.
Oraindik parte hartzeko aukera dago, beraz ez galdu aukera eta hurrengo esteka erabili izena emateko: (beheko argazkian ere irteerari buruzko informazio gehiago topatuko duzu)
www.labur.eus/familia_irteera_2018
Ez galdu pirata izateko aukera paregabea!
Denak elkarrekin Aiaraldeko familien komunitate bizigarria sortuko dugu bi egunez!