Kooperatibaren helburuen artean dago ekonomia sozial eraldatzailea Aiaraldea eskualdean garatzea, kapital metaketaren gainetik, bizitzak erdigunean jarriko dituen ekonomia sozial baterantz urratsak emateko, lan-harremanetan zein etxebizitza ereduetan, kontsumoan... Zentzu horretan, Koop57, Izarkom eta Goiener bezalako proiektuetako bazkideak gara, eta eskualdean mota horretako kontsumo eta antolakuntza ereduak sustatzea dugu xede. Era berean Olatukoop sareko kideak ere bagara.
Gure Kooperatibaren izaera bera ere norabide horretan kokatzen da, langileak jabe diren enpresa eredua gara, irabazi asmorik gabekoa eta gizarte-ekimenekoa.
Zentzu horretan Aiaraldeko jendarteari dei egiten diogu urtarrilaren 30ean grebarekin bat egin eta kalera ateratzera!
Greba orokorraren egunean beraz, Kooperatiba itxita egongo da (salbuespen bakarra Aiaraldea Gaur komunikabideko kazetariak izango dira, greba orokorraren jarraipen informatiboa egingo baitute), eta beraz bertan lanean gauden 14 pertsonek ez dugu lan-harremanik izango.
#OparotasunaDenontzat
#BizitzakErdigunean
#KapitalarenAurreanBizitzaBizigarriak
#EkonomiaSozialEraldatzailea