Euskararen eguna 2017

Hitzartzen. Hizkuntza portaerak aldatzeko motibazio saioa azaroaren 4ean

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua 2017ko urr. 26a, 10:58

Azaroaren 3tik abenduaren 3ra bitartean aiaraldearrak irribarretsu eta jarrera positiboan erlazionatuko gara kalean, etxean, lanean, ikastetxean,.... Bai Ahobiziak bai Belarriprestak, haien konpromisoa betetzen duten bitartean gustura egotea da gure helburu. Horretarako tresnak, aholkuak eta aldaketarako baliabideak jasotzeko aukera izango dugu Azaroaren 4ean.


TELP tailerra
Azaroak 4, larunbata
Laudio
Kultur etxeko Arraño gela
9:00 - 13:30
 
Gure eskualdeko ekimenerako espresuki moldatu duten motibazio saioaz disfrutatzeko aukera izango dugu.
 
Hitzartzen
 
Irribarrea:

Interesgarria eta baliagarri izango zaigu tailer hau, anima zaitez eta izena eman aiaraldekoeuskalgintza@gmail.com helbidera idatziz. Gaian TELP_Urriak 28_izena abizena jarri mesedez
Adibidez:
Gaia: TELP_Azaroak 4
  
 
Animatu eta  BAIETZ 1000 AHOBIZI ETA 5000 BELARRIPREST LORTU!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide