Eman ezazu izena eta parte hartu euskaraldian!

Euskaraldia: 11 egun euskaraz ariketa sozialean parte hartzeko izen-emate epea zabalik dago. Irailaren 20tik aurrera euskara praktikan jarri nahi duten herritarrek izena eman ahalko dute parte hartzeko hizkuntza ohiturak astintzea helburu duen ariketa sozialean. Horretarako, euskaraldia.eus baliatu ahalko dute. Bertan, izen-emate formularioa dago; parte hartzeko  belarriprest eta ahobizi rolen artean erabaki beharko dute. Horretarako webgunean bertan topatuko dute erabakia hartzen lagungarria izango zaien informazioa.

Izen-ematea noiz eta nola

Azaroren 23ra bitarte, Euskaraldian parte hartu nahi duten guztiek eman beharko dute izena webgune orokorrean zein herriz herri jarriko diren postu eta lekuetan.

izenematea.euskaraldia.eus webgunean zuzenean beraien datuak utzi ahal izango dituzte herritarrek; gero, azaroaren hasieran, aukeratutako roleko txapa jasotzeko herrietan.

Herriz herri ere izen-emateko postuak jarriko dituzte, eskuorrien bitartez edo ordenagailuetan herritarrek izena eman dezaten.

Eta entitate sustatzaileek ere egingo dute parte hartuko dutenen izenak biltzeko lanketa euren lantegietan bertan.

 

Ikerketa

Euskaraldia burutzearekin batera, ariketaren inguruko ikerketa egingo da. Bertan, hizkuntza ohiturak aldatzeko prozesuak aztertuko dira, batetik; eta ekimenaren eragina nolakoa eta zenbatekoa den ezagutu nahi da, bestetik.

Ikerketa ahalik eta zabalena izateko, Euskaraldian izena emango duten guztiek galdeketa bat jasoko dute e-postaz ekimena hasi baino hilabete lehenago. Garrantzi handikoa da ahalik eta herritar gehienek galdeketa horri erantzutea, horrek ahalbideratuko baitu, behin ekimena bukatuta, ondorio kualitatiboak eta kuantitatiboak eskuratu ahal izatea: ekimenaren arrakasta eta eragina neurtzea eta sortu diren bizipen eta inpresioak biltzea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide