Euskaraldian ere, Urduñako herritarrak gerriak mugituko dituzte.

Azaroan, Euskaraldia dela eta hamaika ekitaldi ezberdin dira Urduñan antolatu dituztenak.

Ostiralero, azaroaren 2tik azaroaren 16ra bitartean, zumba eta euskaraldiaren abestiaren dantza entsaiatzeko aukera izango du arratsaldeko 17:30etan Foru Plazara gerturatzen den orok.

Beraz, animatu eta parte hartu. EUSKARALDIAN ERE, MUGI DITZAGUN GERRIAK!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide