Urduñarrak hasi dira Euskaraldiarekin gerri astintzen. Pasaden ostiralean egin zuten zunba euskaraz eta euskaraldiko koreografiaren lehen entsegua. Horra gerturatzeko aukerarik izan ez dutenek, azaroaren 9an eta 16an aukera izango dute. Izan ere, bi egun horietan beste bi entsegu egingo dituzte, arratsaldeko 17:30etan Foru Plazan.