Txapa banaketak hasiko dira eskualdeko herrietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua 2018ko aza. 15a, 12:57

Gaurtik hasita eta azaroaren 23ra arte, eskualdeko herriek Euskaraldiko txapen banaketari ekingo diote. Herri bakoitzean leku eta data ezberdinak erabiliko dira banaketa hori egiteko. 

  • URDUÑA: Azaroaren 19tik aurrera, Alondegian eta azaroaren 23an Foru Plazan EUSKARALDIKO HASIERA JAIAn.
  • AMURRIO:  Azaroaren 19tik aurrera, Kultur etxean eta azaroaren 23an Udaletxeko Plazan EUSKARALDIKO HASIERA JAIAn.
  • LAUDIO:  Azaroaren 15etik aurrera, Udaletxean(euskara arloan), kultur etxean, AEKn eta ikastetxeetan eta azaroaren 23an Herriko Plazan EUSKARALDIKO HASIERA JAIAn.
  • OROZKO:  Induman eta azaroaren 23an Herriko Plazan EUSKARALDIA HASIERA JAIAn.
  • ARRANKUDIAGA-ZOLLO:  Gizarte Etxean eta azaroaren 23an EUSKARALDIA HASIERA JAIAn.
  • ARAKALDO:  Udaletxean eta azaroaren 22an EUSKARALDIA HASIERA JAIAn.
  • ARETA:  Kultur etxean eta azaroaren 23an EUSKARALDIA HASIERA JAIAn.
  • AIARA:  Azaroaren 16tik aurrera Arespalditzako udaletxean eta Luiandoko Sozialean.
  • OKONDO: Azaroaren 15tik aurrera Liburutegian.
  • ARTZINIEGA: Azaroaren 16tik aurrera Gaztelekuan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide