IRITZI ARTIKULUA: Zutoia Latatu (Orozko) eta Goiatz Urkijo (Areta)

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua 2018ko aza. 23a, 08:59

Egotetik, egitera. Alde egotetik, alde egitera, alegia. Hori da EUSKARALDIA.

Hori da gaurtik eta abenduaren 3ra, hau da, 11 egunez egitea aukeratu duguna.

Euskaldun egiten gaituen horrek, EUSKARAK; kaleak, ikastetxeak, tabernak, plazak... zipriztinduko ditu. Aho bizi-biziak eta belarri prestu-prestuak nonahi daude; txapa soinean ikusi bezain laster, irribarre baten eta euskarazko hitz bat esateko edota entzuteko esperoan.

Orain arte egin duguna historikoa da. Euskal Herrian milaka eta milaka gara 11 egun hauetan zehar euskara hauspotu eta kaleratuko dugunok. Euskaraldian izena eman eta gure eguneroko hizkuntza ohiturak astinduko ditugunak, konpromisoa hartu eta EUSKARAZ BIZIKO GARENAK!

Jakin badakigu, ez dela lan makala aurretik duguna; baina Euskal Herriko edozein txokotan, ilusio hori duen eta euskararen hautua egin duen norbait topatuko dugu. Herri oso bat dugu bidelagun, beraz utzi ditzagun lotsak eta beldurrak alde batera eta aritu gaitezen euskaraz gure inguruarekin; lagunekin, familiarekin, langileekin, bikotearekin, ezagunekin edota ezezagunekin edonon eta edonola bada ere.

Beraz, goza ditzagun 11 egun hauek eta noski, baita ostean datozen 365 egunak ere.

JANTZI DEZAGUN AHOBIZI EDOTA BELARRIPREST TXAPA! JANTZI DEZAGUN EUSKARA!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide