Laguntza behar dugu, baina prest gaude!
Urduñako Belarriprest-talde bat gara eta urduri gaude; Euskaraldian parte hartuko dugu, baina nahiago dugu horretan ez pentsatu beldurtzen garelako; lotsa apur bat ere badugu gure euskara-maila oso ona ez delako, baina saiatu egingo gara, eta horregatik harro gaude, baita ilusionatuta eta konprometituta ere.
Gero eta parte-hartzaile gehiago gara eta hori oso ona da euskara zabaltzeko. Gainera, Euskaraldian adina, sexua, jatorria... ez dira garrantzitsuak; benetan beharrezkoa dena euskara erabiltzea da. Gu Belarriprest gara, bai, baina ez dago arazorik Euskaraldian guztiok parte hartzeko aukera dugulako, bakoitzak ahal duen bezala.
Aurten iaz baino gehiago garela uste dugu, eta pentsatzen dugu oraindik ere gehiago izan gaitezkeela. Gure ustez, gazteek inplikazio handiagoa izan behar dute; ez dakigu nola egin behar den, baina haiek euskara gehiago erabiltzeko ekintzak prestatzea beharrezkoa dela uste dugu.
Askotan esaten dugu ez dugula euskaraz hitz egiten ohiturarik ez dugulako, ba, gure iritziz, Euskaraldiaren 11 egunak arrazoi ona dira ohitura hartzeko eta egunero, urteko 365 egunetan, euskara erabiltzeko. Horrela euskara egunero bizirik egotea lortuko genuke.
Gu ahalegin handia egiten ari gara, baina merezi duela uste dugu, eta, denok elkarlanean aritzen bagara, helburua lortuko dugu, ziur gaude! Beraz, animatu eta erabili euskara! Euskara gurea da!!!
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.