Hasi da Euskaraldia, Azaroaren 23tik Abenduaren 3ra Euskal Herriko bazterrak euskaraz blaitzeko asmoz sortutako ekimena. Badira atzoko eguna irrikaz espero zutenak, txapa paparrean jantzi eta mingainak dantzan zein belarriak tente jartzeko unea noiz helduko zain zeudenak. Euskaltegian ikasitakoa praktikara eramateko gogoa duten nagusiak eta ez hain nagusiak (Aupa zuek!). Aspaldi galdutako ohitura berreskuratzeko aukera ikusi dutenak eta ekimenak dituen 11 egunak normaltasunez biziko dituztenak.
Hamaika aurpegi, ahots eta egun izango ditu aurten, Euskararen egunean amaituko den egitasmoak. Hamaika egun urteetan zehar eraiki ditugun harremanei astinaldi bat emateko. Izan ere, euskaraz komunikatu eta bizitzeko aukera uste baino gehiagotan dugula ohartzeak bultzada eman diezaioke egunerokotasunean hizkuntzarekiko dugun jarrerari.
Baina zalantza daukat nahikoa ote den arnas(g)uneak eraikitzea. Askok badakigu lagungarriak izan arren, hamaika egun ez direla nahikoa, edo behintzat, hamaika, hainbat hitzaren sinonimo ez denean. Beste batzuk aldiz, gustora geratuko dira, aurpegia zuritu ostean, abenduaren 4ean, txapa gorbatadun jantzietatik kendu eta egunero herri hau euskaratik eta euskaraz eraikitzen ari direnen ilusioarekin batera kajoi baten barruan gordetzen dutenean.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.