Amets Arzallus, bideo-elkarrizketa batean, euskaldunon lotsaz eta justifikatzeko etengabeko beharraz aritzen zen, euskera ardatzera ekartzeko aldarria eginez. Azken hau egitea du xede euskaraldiak. Gizon eta emakume. Euskara eta gaztelania. Ez al daude ba maila berean gaur egun? XXI.mendean? Hala, diskriminazio positibo batetaz ariko gara ba oraingoan ere “Hemen gaudela!” esateko? Izan daiteke. Euskaldunak 6000 metrotara igo dira euskerari oxigenoa eman nahian. Ez al da ba errazagoa denon artean birikak betetzea?
Itxi ditzagun begiak eta bi belarriak zabaldu. Euskaraldia prest, Euskal Herrian baita. Hizkuntza gure indarra, ez galdu zure iparra. Gaur hogeitabi; egun bat faltan, hamaika egunetan zehar prest ekiteko, hirurehun eta hirurogeita bost egunetan bizi ahal izateko.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.