IRITZI ARTIKULUA: Monika Zalabarria (Arakaldo)

Euskaraldia… Euskara… aldia… bizi… prest… Hainbat hitz… Zein da esanahia? Hitz bakoitzak bere esanahia dauka, baina guztiak elkarrekin oso esanahi berezia Euskaraz hitz egiteko hartzen dugun konpromisoa.

Aurten ere iritzi zaizkigu euskaraldiko egunak, 11 egunez ezagun edo eta ezezagunekin euskaraz hitz egiteko konpromisoa. Gogoan daukat oraindik aurreko urtean euskaraldia zela eta, nire lagun batzuk (beste eskualde batzuetakoak) galdetzen zidatenean zertan nenbilen eta zertarako zen aldean neraman txapa gorri hura, azaldu nien zein zen nire nahia eta euskarari eman nahi nion garrantzia. Azalpen horiek ondorio bat izan dute aurten, txapa edo ekintzagatik galdetu zidatenek, beraiek eman baitute izena nik baino lehen euskaraldian, baita beraien txapa hartu eta jarri ere.

Zerbait aitortu nahiko nuke, oso bitxia izan daitekeena eta guztiekin partekatu nahi dudana… Nire ama hizkuntza euskara da, eta txikitatik hitz egin izan dut, euskaraz ikasi nuen eskolan, baita batxilergoa ere. Hau horrela izanda ere, ez naiz euskara aditua eta ez naiz gai azalpenak emateko edo esaera bat modu batean edo bestean zergaitik den azaltzeko, ez dakit zer den ergatibo bat, edo galdetzen dizkidaten beste zenbait gauza ere ez dakizkit. Euskalduna naiz, harro nago, eta argi daukadan gauza bakarra zera da, nire ama hizkuntza maite dudala eta erraza ez bada ere zaindu nahi dudala.

Horregatik eta beste gauza askorengatik, GORA EUSKARALDIA eta euskaraz hitz egiteko edo ikasteko gogoa. Beraz, nire azken hitzak hauek izango dira, bizi eta prest euskara aldi batez edo posible izatekotan beti.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide