IRITZI ARTIKULUA: Iker Arza (Areta) eta Miren Revuelta (Amurrio)

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua 2018ko abe. 3a, 09:05

Abenduak 3, egun berezia euskaraz bizi nahi dugunontzat. Alde batetik Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugulako eta bestetik Euskaraldiaren azkenengo egunera heldu garelako.

Euskaraldi honetan bizi izan ditugun ustekabe atseginak ugariak izan dira. Gure inguruan euskaraz ulertzen duten pertsonak, uste genituenak baino gehiago direla konturatu gara.

Askotan pentsatu dugu zein garrantzitsua den Ahobizien papera euskararen erabilpena areagotzeko, baina 11 egun hauetan ohartu gara, Belarripresten papera, Ahobizien papera bezain garrantzitsua dela.

Ahobiziek euskararen erabilpena sustatzen dute, baina Belarriprestek, euskara erabiltzeko egoerak ugaritzen dituzte. Hau da, zenbat eta Belarriprest gehiago egon Euskal Herrian gero eta aukera gehiago izango dituzte Ahobiziek euren egunerokotasunean euskaraz bizitzeko/erlazionatzeko.

Bestalde esan, 11 egun hauetan, talde lanean lortu ditugun sinergiak, 12. egunetik aurrera mantentzea dela norberaren lana. Txapa kendu arren, Euskaraldiak ez du zertan amaitu behar.

Beraz, animatu!!! Izan Ahobizi zein Belarriprest, kalera atera eta jarraitu dezagun hizkuntza ohiturak astintzen!!!

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide