Birsortzen

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua 2021ko ira. 2a, 09:39

Non sartu da? Non gara? Zertan ari dira? Noizko? ...eta orain? Galdu al dira? Bizi al da?

Osasun larrialdia, pandemia,... azken bi urteotako egoerak ekarritako etenaz eta kalteaz mintzatzen gara maiz. Euskara galtzen atera dela eta, emandako atzerapausuen errepasoa egin da leku askotan. Gure hizkuntza lehen planora ekarri beharraz dihardute askok. Berreraiki, indartu, bultzatu,... birsortu. 

2016ko abenduaren 4an Amurrioko plaza lepo bete zen eta aldarrikapen ozen bat haizatu: Aiaraldea euskaldun! Askorentzat Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluaren aurkezpen publikoa izan zen ordukoa, baina aurre lana bazen atzetik. Mila kolore eta aterkik, aterpe eman zioten euskalgintzari, ondoren etorriko zen emariari bide eginez: Bai We Can kanpaina, Euskararen Egun bateratua, Euskararen Agenda, Euskalgintzaren Gogoeta Jardunaldiak, Aiaraldea 30 egun euskaraz erronka,...

Abiatze indartsu eta zirraragarri horretatik 5 urte betetzera doaz. Non da bada egun Kontseilua

Osasun krisiak eragin du Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluaren jardunean, ezin bestean. Kontestu horri baina, egoerara moldatu eta probetxua atera diogu. Abiada moteldu, gelditu, gogoeta egin eta barrura begirako lanak egiteko baliatu dugu 2021a. 44 elkarrizketa pertsonal baino gehiago egin ditugu, gure elkarte-kide diren guztiekin bilduz. Hurrengo 5 urtetarako gure itsasargia eraikitzeari ekin diogu. Gure jardunaren motorea den Talde Eragilea birrantolatu dugu. Gure lan moduak findu ditugu eta birsortze baterako oinarriak jartzeari ekin diogu. 

Kanpora begira gure komunikabideak berraktibatzeari heldu diogu (web-a, sare sozialak,...), Bai We Can kanpainako bigarren fasea berrabiatu dugu, hezkuntza arloan proiektu berria mamitu dugu,... eta etortzeko dagoena! Urtea energia eta ilusioa bilduz bukatuko dugu, 2022ra indartsu eta erronkaz, egitasmoz eta proiektuz beterik ekiteko.

Adi datorrenari...

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide