LAN ESKAINTZA

Euskaraldia 2022 ekimena Aiaraldean dinamizatzeko bi langile kontratatzeko deialdia

Euskaraldiaren aurtengo edizioa kudeatzea izango da langileen xede nagusia.

Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak Aiaraldeko eskualdean Euskaraldia ekimena dinamizatzeko bi langilea kontratatu nahi ditu 3 hilabetez

FUNTZIOAK

  • Eskualdeko eragileei eta herritarrei ekimena aurkeztu (elkarteak, enpresak, norbanakoak...), prestakuntza eskaini eta aktibatu.
  • Euskaraldia dinamizatzeko eskualdean sortutako batzordeak koordinatu, ahaldundu eta indartzeko ekimenak garatu eta diseinatu.
  • Eskualdeko komunikazio plangintza bideratu eta ekimenak garatu.
  • Euskaraldiaren bueltan euskaltzaleek saretu.
  • Batzordeekin batera, herrietako plangintza eta kronograma zehaztu (ekintzak, komunikazioa...) eta entitateen lanketa planifikatu eta garatu.
  • Euskaraldiaren antolakuntzaren parte diren gainontzeko eragile eta norbanakoekin koordinatu.
  • Ekimenaren aurrekontua kudeatu.
  • Herritarren eta entitateen izen ematea antolatu eta datuak kudeatu.
  • Eskualdeko sare sozialak kudeatu.
  • Balorazioa eta aurrera begirako urratsak adostu, auzo, entitate eta eskualdeko euskaltzaleekin.

BALDINTZAK

  • Euskara maila egokia izatea (idatziz zein ahoz).
  • Eskualdea eta eskualdeko gizarte dinamikak ezagutzea.
  • Euskaltzalea izatea eta euskalgintzaren ezagutza izatea.
  • Jendaurrean eta jendearekin harremanetarako gaitasuna izatea.
  • Eragiletzarako gaitasuna izatea (ekimena herrian zabaldu eta ekimenera jendea erakartzeko abilezia).
  • Lanerako autonomia maila altua izatea eta kudeaketarako gaitasuna izatea.
  • Ordutegi malgutasuna izatea.
  • Komunikazio alorreko ezagutza izatea baloratuko da.

LAN BALDINTZAK

  • Astean 40 orduko lanaldia.
  • 3 hilabeteko kontratua (irailean hasteko).
  • Ordainsaria: 1.500€ gordin hilabetean.
  • Ordutegi malgua.Curriculumak hurrengo helbidera bidali behar dira: info@aiaralekoeuskalgintza.eus

Curriculumak aurkezteko azken eguna uztailak 10 izango da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide