IRITZIA

Euskararen aldeko korrikak ez du amaierarik

Erabiltzailearen aurpegia Aingeru Olaguenaga 2024ko mar. 8a, 07:00

2017ko Korrika Orozkon./ Aiaraldea

Tamalez aurtengo Korrika ez da gure herritik pasako. Hala ere, herrian sentiduko dogun gabeziak ez ditu gure oinak etengo. Bideak aurrera darrai, eta euskaldunok gurea egiten segi behar dogu. Hala ere, kontuan eduki behar dogu amaierarik gabeko bidaia bat aukeratu dogula. Horrelakoak gara euskaldunak, utopiaren aurkako borroka honetan kementsuak eta burugogorrak gara. Korrika honek ez du etenik, ez du amaierarik. Arrazoiek mugitzen gaituzte.

Gutxi ez balitz, horrela segi behar dogu, nahiz eta hauspoa beterik izan, nahiz eta trabak bidean aurkitu, nahiz eta indarrak agorturik eduki, beti egiten dugu aurrera. Hori da herri honek haren DNA-an txertaturik duen ezaugarriteko bat. Helmugarik gabeko bide honetan jaso dogun lorpenik handiena zutunik mantentzea eta bidea egiten segitzea izan da.

Euskararen aldarrikapen honetan, gure hizkuntz maitearen defentsan, denok batera agertu behar gara. Euskaldunok, mugimendu politikoen gainetik, siglen gainetik eta espektro politikoan dagoen kokapenaren gainetik euskaldunak gara. Euskarak nortzuk garen irakasten digu eta nondik gatozen jakitea garrantzitsua da. Euskal Herriko baserrietan garatutako hizkuntza da gurea, Arantzazuko santutegian babestu zen denbora arrotzetan eta urte ilunak pasa ondoren argia ikusi zuen. Orainean ere beste mugimenduei aurre egin behar dio euskarak bere bizi-iraupenerako. Horietako bat aro garaikideko transformazio digitalean presentzia eta hitza izatea da, baztertuak izan gabe.

Gure herriak irakatsi digu hamaika bat korrika izan ditugula, hamaika bat arrazoiengatik eta oraindik hemen gaude; korrika. Erakutsi daigun munduari nortasuna ez dogule galdu, ibil gaitezan batera euskararen errebendikazio honetan. Eñaut Elorrietak, Ken zazpiko abeslariak, Itsasoa Gara abestian esaten duen lez: “ta ez galdetu zer galdu genuen gure ametsaren bidean, izan garelako oraindik ere bagara eta beti izango gara”.

Abestiaren zati horrek, euskal herritarron eta gure hizkuntzaren ispilua erakusten digu. Gure ametsaren bidean egin dezakegun gauza bakarra, Korrika da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide