Pirritx eta Porrotxen ikuskizuna, udalekuak eta ikastaroak eskainiko ditu udako ume eta gazteen egitarauak

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Fernandez de Pinedo 2016ko eka. 13a, 09:46

Laudioko Udalak haur eta gazteen adin tarte guztietarako eskaintza garatu du udan hainbat ekimen eskaintzeko. Uztailaren 1ean, adibidez, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek “Amalur” ikuskizuna ekarriko dute herrira.

Bestalde, aisialdi egitasmoek herriko gazteenen artean urtez urte eskuratutako harrera onak, programa jakinetako ordutegi eta toki kopurua handitu behar izatea eragin du.

Euskara eta ingelesa

300 neska-mutil baino gehiagok eman du izena uztailan euskara ardatz izango duten udaleku irekietan.

Laudioko udalak haur eta gazteen adin tarte guztietarako eskaintza garatuko du uda partean sei ekimen ezberdin eskainiz. Aisialdi eskaintzak herriko gazteenen artean urtez urte eskuratutako harrera onak programa batzuetako ordutegi eta toki kopurua handi behar izatea eragin du.

Euskara eta ingelesa

300 neska-mutil baino gehiagok eman du izena uztailan euskara ardatz izango duten udaleku irekietan. 5 urte bitarteko 51 haur batu da ludotekan kokatuko den jolastokira eta beste 252 txandakatuko dira hilabete osorako edo hamabostaldi bakarrerako izena emateko aukera eman duten  tailerretan.

Lamuza eskolako Guraso Elkarteak antolatutako ingelesa udalekuan, Laudio summer camp,  berriz, 20 plaza eskaini dira ekainaren 27tik uztailaren 8a bitarte ingelesezko komunikazioa gela barruko zein kaleko ekintzen bidez bultzatuko duen programan.

Uda amaieran sukaldaritza

Opor amaieran 6 eta 12 urte bitarteko neska mutilek sukaldaritza ikastaroan parte hartzeko aukera izango dute abuztuaren 29tik irailaren 1a arte Zubiko etxean goiz eta arratsaldeko txandatan. Izen ematea ekainaren 15etik 17ra izango dute zabalik udalan.

Gazteentzako eskaintza

Gazteei zuzendutako eskaintzak multiabentura, udagazte programa eta campus teknologikoa bilduko ditu.

Multiabentura programaren 5. edizioan 12 eta 17 urte bitartekoek izango dute parte hartzeko aukera. 14 urte bitartekoen txanda ekainaren 27tik uztailaren 1a arte luzatuko da eta espeleologia, kayak, kanoi jeitsiera eta puenting ekintzak bilduko ditu. 15 eta 17 urte bitartekoek espeleologia, eskalada, surf eta puenting garatuko dituzte, gau bateko egonaldia barne izango dutelarik.

Gaztelekuak udagazte programa garatuko du uztailan zehar bi txandatan, 7tik 15era eta 18tik 29ra 12 eta 16 urte bitarteko neska-mutilentzat 10:00etatik 13:00etara.

Campus teknologikoak azkenik programazio bisualaren bidezko robotikarako sarrera edo smartphonetarako aplikazioak sortzeko aukerak eskainiko ditu bi txandatan, ekainaren 27tik uztailaren 1era 12 eta 17 urte bitartekoentzat, eta uztailaren 4tik 8ra 18 eta 21 urte bitarteko gazteentzat.

Zozketa bidezko toki banaketa

Programa hauek izaten ari diren aparteko harrerak, hainbatetan eskainitako toki kopurua baino eskaera gehiago jasotzea suposatu du. Kasu horietan zozketak bideratuko dira toki banaketa egiteko. Ingelesa udalekuaren kasuan ekainaren 15ean bideratuko da zozketa. Gainerako ekintzei buruzko informazio gehiago udal gazteria sailean emango dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide