Ermualdeko apaizetxea osorik birgaitzeko proiektua abiatuko du Udalak 140.000 euroren bitartez

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Fernandez de Pinedo 2016ko api. 18a, 09:23

Laudioko Udalak Ermualdeko apaizetxea birgaituko du. Hortaz, hasiera batean eraikinaren estaldura aldatzeko egitasmoa bihurtu dute azpiegitura funtzionamenduan jartzeko prest uzteko plana.

140.000 euro

2016 urteko aurrekontu zirriborroak 140.000 euroko partida izango du xede horrekin, eta jadanik 2015. urtean teilatu konponketarako aurreikusitako 30.000 euroak gehituta, 170.000 euro erabiliko dira guztira proiektuan.

Udal zerbitzu teknikoak lanean ari dira dagoeneko proiektua idazten. Behin onartuz gero, lanak 4 hilabeteko epean gauzatzea espero dute.

Laudioko Udalak Ermualdeko apaizetxea birgaituko du hasiera batean eraikinaren estaldura aldatzeko egitasmoa zena azpiegitura martxan jartzeko prest uzteko plana bihurtuko duelarik.

2016 urteko aurrekontu zirriborroak 140.000 euroko partida izango du xede horrekin, eta jadanik 2015 urtean teilatu konponketarako aurreikusitako 30.000 euroak gehituta, 170.000 euro erabiliko dira guztira proiektuan.

Udal zerbitzu teknikoak lanean ari dira dagoeneko proiektua idazten. Behin onartuz gero, lanak 4 hilabeteko epean burutzea espero da.

Ermualdeko elkargunea

Ermualderako premiazko azpiegitura dela adierazi du Jon Ander Altube lehen alkate ordeak egitasmoa aurkeztean, “Antzinako taberna elkargune, zerbitzu komunetarako esparru bezala berreskuratuko nahi dugu. Erreferentzia gune bat sortu behar dugu Ermualdean, dinamizatzaile, elkargune edo zonaldeko eragile bezala funtzionatuko duena” adierazi du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide