2013an ekoiztutako 20 lan lehiatuko dira Film Laburren 3. Jaialdian

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Fernandez de Pinedo 2014ko aza. 6a, 09:20

Aiarako Film Laburren III. Jaialdia egingo dute asteburuan. Zinema hitzordua ostiral eta igande arratsaldez, 19:30etik aurrera, izango dute Arespalditzan, Udaletxearen erabilera anitzeko aretoan.

Izan ere egun bakoitzean 10 film labur eskainiko dituzte eta emanaldietarako sarrera librea izango da gelak duen toki kopurua bete bitartean.

Hurbildutako ikusleen bozek erabakiko dute eskainiko diren 20 pelikulen artean lehian izango den 100 eroko saria.

Aiarako Film Laburren 3. Jaialdia burutuko dute asteburuan. Zinema hitzordua ostiral eta igande arratsaldez , 19:30etik aurrera, ospatuko dute Arespalditzan, Udalaren erabilera anitzeko aretoan.

Izan ere egun bakoitzean 10 laburmetrai eskainiko dituzte eta emanaldietarako sarrera librea izango da  gelak duen toki kopurua bete bitartean. Hurbildutako ikusleen botoek erabakiko dute eskainiko diren 20 laburmetraien artean lehian izango den 100 eroko saria.

CortoespaƱa ekimenaren bidez antolatutako ekitaldia da Aiarako Laburmetraien Jaialdia. Espainiar estatu mailan laburmetraien ekoizpena eta hedapena bultzatzen duen ekimen honek 73 jaialdi antolatu zituen 2013 urtean 20.000 ikusle bilduz eta 17.000 euro sarietan banatuz.  2014ko deialdian 574 lan aurkeztu dira dagoeneko. Ekimenak antolatutako jaialdien informazio guztia cortoespana.es web gunean bistara daiteke

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide