Kider enpresako ESK eta LABek langileen kontzentrazioa deitu dute ostiralerako Amurrion

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Fernandez de Pinedo 2014ko ots. 20a, 08:50

Iragarri berri den Kider enpresaren likidazioari erantzuteko ekimen bateratua bideratzera doaz ESK eta LAB sindikatuak. Enpresako langileak Amurrioko plazan kontzentratzera deitu dituzte, ostiralean, 19.00etan, sindikatu bietako sekzio sindikalek.

Izan ere ESK eta LABek ez dute bat egin ELAk Kider enpresan zabaldu berri duen greba deialdiarekin eta gainerako sindikatuak, CCOO, UGT eta USO, deitu dituzte langileen erantzunaren ibilbide bateratua adoste aldera.

Hortaz, hartzekodunen testuinguruak langileen erantzun bateratua errazten ez badu ere, orain arte Kider enpresaren gatazkan sindikatuek bideratu duten  mobilizaziorako dinamika bateratua jarri dute balioan ESK eta LAB sindikatuek hedabideetara helarazitako komunikatuan.   

Egoera korapilatsu honetan ELAk  luzatutako grebarako deia ez da, Kider enpresako ESK eta LAB sekzio sindikalen aburuz, forma eta funtsari erreparatuta erantzun lagungarriena. “Jabeek eta instituzioek erakutsitako erantzukizun eskasa ikusirik, Kider enpresaren etorkizun aukerak oso urriak dira, baina aukerarik baldin badago ezin gaitezke langileak izan ateak ixten dituztenak. ESK eta LAB sindikatuok Kider enpresaren etorkizunaren aldeko borrokarekin lotu gara eta konponbidean erakunde publikoak konprometitu behar ditugu lanpostu multzo osoa aurrera atera dezagun”, azpimarratu dute sindikatuek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide