Urtero lez, abuztuaren amaieran hasten direz orozkoarrek urte osoan zehar itxoiten dauriezen datak. Abuztuaren 30ean, arratsaldeko zazpiretan herritarrek zapia jantziko daurie eta festak Zubiaurren murgilduko direz bost egunetan zehar.
Aurton, lehen aldiz jai osoak, Udaleko lantalde barriak eratu dauz. Eskerrak emon behar dizkiegu orozkoko auzokideei, azalaraztu duten interesangatik, partaidetzagatik, gogoengatik, lana egiteko asmoarengatik eta jai hauekiko maitasunarengatik. Jai batzordeetan emondako aholkuak premiazkoak izan direz, baita kalean eta udaletxean eginiko gomendapenak ere.
Betikolez, danatarik dogu festetan. Musika talde paregabeak, erromeriak, kalejirak, bertso poteoa, zekorketa, garrafea, marmitakoa, dantzak, mozorroak, pilota eta pala partiduak, bigantxak, joko potea eta erosi ezin direzen algarak, momentu onak eta bizipenak.
Badakit ez dozuela hutsik egingo. Orozkoko ateak irekita dauz gozatzera datozenentzako. Errespetuz bizi nahi doguz jaiek eta espero dot zauek be horen lekukoak izitea, orozkoarren kabian hamaika bat gautxori sartzen direz eta.
GORA OROZKO ETA SAN ANTOLINAK!!