ira 06 Orozko
Atzoko Berakatz Egunaren ostean, larunbat goiz lasaia igaro dute gaur orozkoarrek. Dozenaka herritar marmitako txapelketan lehiatu dira eskolako patioan. Kaleko marrazki lehiaketako artistek ere hartu dute herrigunea eta plazako arkupean Andoni Egaña, Maialen Artetxe, Enare Muniategi eta Ibai Amillategi bertsotan ibili dira.