Orozkoko jaien eduki bilduma. Egin #JaieiKlik eta bidali zure irudiak 688848152 telefonora (WhatsApp) edo erredakzioa@aiaraldea.eus helbidera!
Bertsoa eta marmitakoa izan dira larunbat goizeko osagai nagusiak Orozkon

Maider Ramirez Martin ira 06 Orozko

Atzoko Berakatz Egunaren ostean, larunbat goiz lasaia igaro dute gaur orozkoarrek. Dozenaka herritar marmitako txapelketan lehiatu dira eskolako patioan. Kaleko marrazki lehiaketako artistek ere hartu dute herrigunea eta plazako arkupean Andoni Egaña, Maialen Artetxe, Enare Muniategi eta Ibai Amillategi bertsotan ibili dira.

BIDEO ERREPORTAJEA
SOSLAIA