IRITZIA

Arabako ziega hotz honetatik: Hemen gaude Korrikaren alde!

Alaitz Aramendik idatzitako mezua Zaballako espetxetik. / Aiaraldea,eus

Korrikari buruzko oroitzapenak urrun ditut, asko ume garaikoak baitira. Korrika noiz helduko zain geundenekoak, irrikan, egunez zein gauez eta zein azkar pasatzen zen gero, euforiak gugan irauten zuen bitartean.

Beste oroitzapen batzuk gertuago dauzkat, hauek kartzelako patioetan ospatutakoak. Korrikaren peto koloredunak jantzita, Fresneseko patioan ibili ginenekoa,, esaterako. Badakit beste kartzela askotan ere ibiliak direla, TIPI-TAPA, TIPI-TAPA, herriari lotzen gaituen ekimenean parte hartuz, distantzian, gure erara.

Aurten Araban hasten da, Amurrion, eta aurte, urte luzeen ondoren, Araban aurkitzen naiz neu ere. Lehenengo aldiz telebistatik jarraitu ahalko dut zer giro den. Dena dela, egon naizen lekuetan egonda, edota nagoen tokian nagoela, Korrikak beti zeharkatzen nau eta gaitu 'deserriko' euskaldunok. Herriz herri bezala gure gogoa: zein izango den kanta, nondik pasako den, nork eramango duen lekukoa, zein izango den honek gordetzen duen mezua... Pentsamendua lasterketarekin bat eginez.

Korrikak badu zerbait ilusioa eragiten diguna eta, geratzen den bideari begiratu beharrean, egindakoari begira jartzen gaituena, garenaren poza. 

Horrela segituko dugu behar den beste, gure hizkuntzak bere lekua izan dezan. 22. Korrika hastear dela, Arabako ziega hotz honetatik be, HITZEKIN ozen diot, HEMEN GAUDE EUSKARAREN ALDE!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide