Amurrioko Mikoturismo Egunen XVII. edizioa ospatuko du urriaren 17tik azaroaren 1era

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2020ko urr. 13a, 11:27

Ostalaritzako 9 establezimenduk hartuko dute parte larunbat honetan, urriaren 17an, hasiko den eta hiru asteburu luzatuko den perretxikoekin egindako pintxoen XV. Lehiaketan; Abiaga eta Bideko jatetxeek garaiko perretxikoekin egindako menu gastronomikoak eskainiko dituzte. Urriaren 31n perretxikoak sailkatzeko ohiko jardunaldia egingo da Arriola Elkarte Mikologikoaren eskutik. Hurrengo egunean erakusketa bisitatu ahal izango da udal pilotalekuan.

erretxikoak biltzeko garai egokiena heldu den honetan, Amurrioko udalak, Mikoturismo Egunak jarduera antolatu du beste urte batez. Hiru asteburutan perretxikoak izango dira protagonista nagusiak XV. Pintxo Lehiaketan parte hartuko duten ostalaritzako 9 establezimenduetan.

Horrez gain, perretxikoen sailkapenerako eta erakusketarako jardunaldiak egingo dira udal pilotalekuan. Jarduera biak, Covid-19aren hedapenari eusteko hartu diren higiene eta osasun neurriak betez egingo dira. 

Pintxo lehiaketa
Perretxikoekin egindako pintxoen XV. Lehiaketan ostalaritzako 9 establezimendu hauek hartuko dute parte: Alanbike, Albizabal, Atxubi, Batzokia, El Crucero, El Rinconcito, Guk, Frontón Taberna eta Txoko Gorri. Lehiaketak bi sari banatuko ditu, epaimahaiak aukeratutako pintxorik onena, 200 euro eta plaka bat jasoko dituena eta, herritarren bozketaren bitartez aukeratutako pintxorik onena, 150 euro eta plaka bat jasoko dituena. 

Herritarren aukeraketan parte hartu ahal izateko gutxienez 8 pintxo dastatu beharko dira. Boto-paperak azaroaren 2ra arte sartu ahal izango dira Kultur Etxean eta Udaletxean egongo diren hautestontzietan, eta azaroaren 1ean udal pilotalekuan. Horrez gain, bozketan parte hartzen dutenen artean 275 euroko bi sari zozketatuko dira.

Gastronomia esparruan, pintxo dastaketez gain, Abiaga eta Bideko jatetxeek denboraldiko perretxikoekin egindako bi menu eskainiko dituzte. 

Perretxikoen sailkapena eta erakusketa 
XVII. Mikoturismo Egunak ekimenaren barruan egongo den perretxikoak sailkatzeko ohiko jardunaldia urriaren 31n izango da udal pilotalekuan, 18:00etatik aurrera. Alberto Villanueva mikologoa, Arriola Elkarte Mikologikoaren kolaboratzailea, perretxikoen sailkapena egiten arituko da bi orduz. Jarduera horretan interesatuta dagoen edozein pertsonak hartu ahal izango du parte, ikusle gisa, zalantzak kontsultatuz, edo bildutako espezieak sailkatzeko eramanez. 

Perretxiko erakusketa azaroaren 1ean izango da, udal pilotalekuan, 11:00etatik 14:00etara.

Jarduera seguruak
Jarduera horiek gauzatu ahal izateko, Amurrioko Udalak jarduerak modu seguruan gauzatzeko beharrezkoak diren higiene eta osasun neurri guztiak beteko ditu. Udal pilotalekuko edukiera mugatuta egongo da, eta barruko ibilbidea seinaleztatuta egongo da, pertsonak gurutzatu ez daitezen. Gainera, 6 urtetik gorakoek muturrekoa eraman beharko dute, eta segurtasun distantzia gorde beharko da. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide