Gela eta dirua

Erabiltzailearen aurpegia Ana Unzaga Galnares 2018ko mar. 3a, 00:31

Mugimendu feminista oso indartsu dago. Lan egiteari utziko bagenio, mundua geratuko litzateke. Badira aldatu ez diren gauzak. Emakumeak kalera atera gara lan egitera, baina gizonak ez dira neurri berean etxeratu zereginei heltzeko. Desoreka horrek emakumeak bi lanalditara garamatza, bizitza pribatuan funtzio asko gure gain baitaude. Horri, soldatapeko lanetan, oraindik ere, emakumeok gutxiago kobratzen dugula gehitu behar zaio; eta lanbide feminizatuetan, zer esanik ez. Irakaskuntza zentroetan ere nabari da oreka eza, haurrak eramaterakoan edota klaustroetan jendea aztertzea besterik ez dago ohartzeko. Zentzu horretan, krisi ekonomikoak ere izan du eragina: erakundeek eta enpresek ez dituzte zaintza lanei heltzeko orduak edota erraztasunak eskaintzen. Ondorioz, emakumeak ez gara gure bizitza eta denboraren jabe.

Virginia Woolfek emakumeok gela propio bat eta dirua behar genuela zioen. Batetik, gure denboraren jabe izateko, eta bestetik, gure buruarekin egoteko espazioa edukitzeko. Filosofatzetik harago ekintzei heltzeko garaia. Kalean berdintasuna lortzen ari dela esaten da, baina ez da egia. Feministok izan behar dugu abangoardia eta eredu, datozen belaunaldiei indarra eta askatasuna emate aldera. Emakumeok “gure” egin behar ditugu espazioak, lanak ez diezagun gure bizitza okupatu, gure eskubideak zapaldu ez daitezen. Balio eta botere berdinarekin izan behar gara gure buruaren jabe. Eta ez, ez gaude gela batekin eta lau txanponekin konformatzeko prest.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide