Aresketa taldeak emaitza positiboak lortu ditu Espainiako Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Aresketa Gimnasia Taldea 2014ko api. 29a, 11:19

Aurreko asteburuan Gimnasia Erritmikoko Espainiako Banakako Base Txapelketa lehiatu da Guadalajaran. Bertara, Aresketa taldeko 4 base federatuak joan dira: 3 kadete eta gaztetxo bat. Txapelketan parte hartzeko martxoan jokatutako Euskadiko Txapelketan sailkatu behar izan ziren, autonomi erkidego eta kategoria bakoitzeko 20 gimnasta bakarrik joan ahal zirelako.

Base federatu kategorietan, urte bakoitzean tresna bakar bat lantzen dute. Aurten gaztetxoei mazoak egokitu zaizkie eta kadeteei, aldiz, zinta.

Aurreko asteburuan Gimnasia Erritmikoko Espainiako Banakako Base Txapelketa lehiatu da Guadalajaran. Bertara, Aresketa taldeko 4 base federatuak joan dira: 3 kadete eta gaztetxo bat. Txapelketan parte hartzeko martxoan jokatutako Euskadiko Txapelketan sailkatu behar izan ziren, autonomi erkidego eta kategoria bakoitzeko bakarrik 20 gimnasta joan ahal zirelako.

Base federatu kategorietan, urte bakoitzean bakarrik tresna bat lantzen dute. Aurten gaztetxoei mazoak egokitu zaizkie eta kadeteei, aldiz, zinta.

Hauek izan dira Aresketa taldeko sailkapenak:

Base gaztetxoak (guztira 221 gimnasta):

32. Leire Aldama 8,450 punturekin

Base kadeteak (guztira 222 gimnasta):

7. Maialen de la Peña 9,450 punturekin

9. Nerea Monasterio 9,250 punturekin

72. Paula López 7,400 punturekin

Kadete mailan bi gimnasta lehenengo hamarren artean sailkatzea emaitza oso ona da Aresketa taldearentzat, talde apala baita, neska eta baliabide gutxikoa. Gainera, nahiz eta iazko emaitzak ere oso onak izan, hauek hobetu dituzte, kadete mailan gimnasta bakarra lehenengo hamarretan sailkatu baitzen, zazpigarrena hain zuzen ere.



LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide