Joseba Lopezek lortu zuen Aiara Birako bigarren etapako garaipena

Erabiltzailearen aurpegia

Aiarako Biraren bigarren etapa aurreko larunbatean jokatu zen eta, berriz ere, txirrindulariek eguraldi arras kaxkarrari aurre egin behar izan zioten. Jon Sanchez-ek (Toyota Armentia) Aiarako Biraren etaparik gogorrenean lehen postua defendatu behar izan zuen. Izan ere, lehen kategoriako Beotegi gaina karreraren epaile behar zuen, baina Arcos de Quejana jatetxetik irten bezain laster karrera apurtu zen euria eta hotza zirela medio.

Aiarako Biraren bigarren etapa aurreko larunbatean jokatu zen eta, berriz ere, txirrindulariek eguraldi arras kaxkarrari aurre egin behar izan zioten. Jon Sanchez-ek (Toyota Armentia) Aiarako Biraren etaparik gogorrenean lehen postua defendatu behar izan zuen. Izan ere, lehen kategoriako Beotegi gaina karreraren epaile behar zuen, baina Arcos de Quejana jatetxetik irten bezain laster karrera apurtu zen euria eta hotza zirela medio.

Alegia, Beotegi mendatearen hasierarako karrera guztiz apurtuta zegoen eta sailkapen nagusiko lehen postuak betetzen zituzten mutilak buruan ziren, hamalau txirrindulariko talde batean. Beotegiko gainara heldu eta ziztu bizian Kexaa eta Arespalditzako bidea hartu zuten, bertan, Joseba Lopez-ek (Toyota Armentia), ausart, 20 bat kilometro falta zirelarik erasoari jo zion.

Iheslaria indartsu mantendu zen lasterketa buruan nahiz eta atzeko taldean eraso ugari egon; haien artean Luyando-Ganzedo taldeko Julen Garcia eta Javier Ibañezena; horiek azkeneko Arespalditzako igoeran tartea egin zuten arren saririk ez zuten lortu.

Beraz, Joseba Lopez bakarrik agertu zen Ibarrondo Jatetxeko helmugan minutu bat eta 28 segundoko tartearekin bere urtebetetzea (larunbatean hamabost urte bete zituen) garaipenarekin ospatuta.

Sailkapen orokorreko lehen postuak berdin mantendu ziren; Jon Sanchez (Toyota Armentia) lider, Jon Barrenetxearen (Gastronomia Baska-Avia) aurretik. Hirugarren tokian sailkatua Eneko Meaurio (Basati bike-Busturia T.T.) dago eta Spiuk-ek babesten dituen bai mendiko mailota, bai tarteko helmugetakoa bere ditu.

Lehen arabarra Jon Sanchez bera da eta lehen urteko kadeteen sailkapenaren liderra Pablo Gutierrez (Escuela de Ciclismo Efrain) kantabriarra, taldekako sailkapenean Toyota Armentia talde Gasteiztarra da buru.

Hurrengo etapa, larunbata 12an, Amurrion jokatuko da, 16:00etan hasi eta Zaraobeko mendatea zailtasun nagusia izanik, arratsaldeko bostak inguru Elexondo kalean izango dute helmuga txirrindulariek.

ETAPAKO SAILKAPENA:
1. Joseba LÓPEZ (TOYOTA ARMENTIA).................1:18:35
2. Pablo GUTIERREZ (E.C. EFRAIN)......................... 1:28-ra
3. Oier VÁZQUEZ (ELKAR KIROLAK)....................... 1.29-ra



SAILKAPEN OROKORRA:
1. Jon SÁNCHEZ (TOYOTA ARMENTIA).................. 2:22:32
2. Jon BARRENETXEA (GAS. VASCA-AVIA)…………4”-ra
3. Eneko MEAURIO ........................8”-ra

MENDIKO MAILLOTA: Eneko MEAURIO (BASATI BIKE)
TARTEKO HELMUGAK: Eneko MEAURIO (BASATI BIKE)
LEHEN ARABARRA: Jon SÁNCHEZ (TOYOTA ARMENTIA)
LEHEN URTEKO GAZTETXOA: Pablo GUTIERREZ (E.C.EFRAIN)

TALDEKAKO SAILKAPENA: TOYOTA ARMENTIA

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide