KULTURARTEKOTASUN TXANGOAK

Amurrio eta Laudiotik Orozkora eginiko "Kulturartekotasun txangoa", ikus-entzunezkoan

Erabiltzailearen aurpegia Bor-bor 2025eko azaroaren 27a

Bor-bor elkarteak duela hilabete egin zuen "Kulturartekotasun txangoak" ekimenaren urteko azken irteera. 55 etorriberri baino gehiagok hartu zuten parte ibilaldian. Argazki kronika ikusgai hemen.

Aiaraldea ezagutaraztea eta eskualdea gerturatzea ditu helburu, besteak beste, "kulturartekotasun txangoak" proiektuak. Maiatzean egin zuten aurreneko ibilaldia, Aiara udalerriko bazterretan murgildu zirelarik 60tik gora etorriberri.

Lehen saioan Maroño eta Arespalditzan egon ziren, Soloitza gaztandegiko emakumeen lana ikusi eta paisaiak dastatzen. Bigarren txangoan, berriz, Orozko eta okindegia izan ziren protagonista. 

Hala,  Amurriotik abiatu zen autobusa goizean goiz, eta Laudioko EPAn geldialdia egin ondoren, Orozkoko Aida Iza Fuentes okinaren obradorean pausatu ziren bertaratutako 55-60 kideak. Hala, bi taldetan banatu zuten taldea, batzuk okindegia ezagutu bitartean besteek Orozko herria ikusteko. Kultura eta herrialde gehienek komunean duten elementua da ogia, eta horri tiraka aritu ziren kulturartekotasun ekimena sustatzen. Ogi tailerra burutu ez ezik, dastaketa txiki baterako tartea ere eduki zuten. 

Ekimena Arabako Foru Aldundiaren eta Laia Eskolaren laguntzari esker garatu du Bor-bor feminismo elkarteak, Aiaraldeko EPA zentroekin elkarlanean. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide