Faktoriako feminismo lantaldeak bigarrenez antolatuko du Aiaraldeko emakume* sortzaileen azoka. 2021ean egin zen lehenbiziko aldiz ekimena -azaroaren 20an- eta 12 sortzaile zein ekoizle emakumek hartu zuten parte. Aurtengo dinamika antzerakoa izango da, baina larunbat goizera mugatuko da ordutegia: 10:00etatik 14:00etara.
Izen-ematea
Apuntatzeko online bete beharko da galdetegia edo inskripzio fitxa. Modu horretan, feminismo lantaldeak sortzaileekin hartu-emana egingo du, elkarren artean azokako xehetasunak finkatzeko.