Larunbatean egingo dute San Anton enkantea Baranbiogoi auzunean

Erabiltzailearen aurpegia Eider Bernaola 2016ko urt. 14a, 10:04

Urtero bezala, urtarrilaren 16an San Anton enkantea egingo dute. Hainbat ekitaldi egongo dira bertan, baina nagusiena gaueko 21.00etan bertan ospatuko den enkantea izango da. Bertan eskainiko diren produktu gehienak txerrikiak izango dira, herriko jendeak eramandakoak. Hala ere, bertako produktuez osatutako otarrak ere egongo dira.

Enkante hau pospoloaren bitartez egiten da. Pospoloa amatatu arte egin daitezke eskaintzak eta eskaera egin duenari edalontzi bat ardo emango zaio.

Urtero bezala, urtarrilaren 16an San Anton enkantea egingo dute. Hainbat ekitaldi egongo dira bertan, baina nagusiena gaueko 21.00etan bertan ospatuko den enkantea izango da. Bertan eskainiko diren produktu gehienak txerrikiak izango dira, herriko jendeak eramandakoak. Hala ere, bertako produktuez osatutako otarrak ere egongo dira.

Enkante hau pospoloaren bitartez egiten da.Pospoloa amatatu arte egin daitezke eskaintzak eta eskaera egin duenari edalontzi bat ardo emango zaio.

Enkante horretan lortzen den dirua parrokiak jasoko du bertako baselizarako eta Juan Jose Tellaetxe abadea izango da hori guztia jasotzeaz arduratuko da.
Aurten ere, azkenengo urteetan bezala, Jesus Mari Bernaola izango da enkantea aurrera eramango duena eta giroa sortuko duena.

Jai giroa arratsaldean hasiko da bertan ospatuko den umeentzako igel-toka lehiaketarekin. Arratsaldeko 18.00etan emango zaio hasiera eta ordu bat geroago igel-toka txapelketa nagusia hasiko da.

Jarraian afari herrikoia gauzatuko da enkantea horren ostean egiteko.

Nahi duenak dantza egiteko aukera ere izango du bertan egongo den erromerian.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide