Antolakuntzak aurreikusi du 15:00ak eta 16:30ak aldera pasako dela Urduña herritik eta parada polita izango da etapa ikusteko. Beti ere gogoratu behar da Eusko Jaurlaritzak antolakuntzarekin adostu zuela ez zela zalerik egongo mendatean, osasun egoera berezia dela eta.
Halaber, aintzat hartu Uci Pro Tourreko azken lasterketa handia dela eta munduko txirrindulari onenak daudela lehian. Ezin ahaztu atzoko etapa Ion Izagirre euskaldunak irabazi zuela.
Etapa honetan mendatetik tarte handia dago bukaeraraino eta aurreikusi daiteke ihesaldi bat egon daitekeela, nahiz eta garaipena ez den sailkapen nagusirako oso erabakiorra izango.
Animatzen zareten zaleei gogoratu zuen ikurrak eramatea eta gogoratzea Tubacexeko langileak batuko direla Urduñako zezen plazan 13:30ean beraien lan baldintzen defentsan.