Zaskaleari eta Eatwasol elkarteek gaur ekingo diote “Emakumeek kultura berasmatzen” jardunaldien bigarren saioari

Erabiltzailearen aurpegia Endika Arribas   Kultura

Zaskaleari eta Eatwasol elkarteek gaur ekingo diote “Emakumeek kultura berasmatzen” jardunaldien bigarren saioari

Zaskaleari emakume elkarteak eta Etawasol saharar taldeak bat egin dute “emakumeak kultura berasmatzen: Euskal Herritik Saharara” ekimenean.

Laudioko Kultur Etxean izango dira eta ekintza guztiak ordutegi berean 17:30etatik 19:30ak arte. Haurtzaindegi zerbitzua egongo da aukeran.

Egitaraua:

Urriak 7: “Hurrengo geltokia Laudio”.

Urriak 14: “Saharako emakumeak eta islama”.

Azaroak 4: “Haimetatik maitasun erromantikoa apurtuz”.

Aurtengo Burdin Hesia inoiz baino oparoagoa: erronka bertikala, ibilaldia eta lasterketa

Erabiltzailearen aurpegia Endika Arribas   Kirola

Aurtengo Burdin Hesia inoiz baino oparoagoa: erronka bertikala, ibilaldia eta lasterketa

Burdin Hesia bi egunetan egingo dute 2016ko edizioan. Mendi lasterketaz eta mendi ibilaldiaz gain Santa Luziako erronka bertikala izango du.

Erronka bertikala

Erronka bertikala maiatzaren 28an gauzatuko dute. Goizeko 10:00etan Ugarte auzoko plazatik atera eta 4,2 kilometroko igoeraren ostean Santa Luzia elizara heldu beharko dira korrikalariak.

1.130 litro olio banatuko ditu Errigorak Aiaraldean aurten

Erabiltzailearen aurpegia Endika Arribas   Ekonomia

1.130 litro olio banatuko ditu Errigorak Aiaraldean aurten

Errigora ekimenak 75.000 litro banatu ditu Euskal Herriko 5.000 etxe baino gehiagotan. Litro horietatik guztietatik 1.130 Aiaraldean banatuko dituzte. Hori posible egin dute Errigorako kide, euskaltegi, ikastola, eskola, herri komunikabide, lantoki, elkarte eta herrigintzako boluntarioei esker.

Garrastatxun bukatuko da Euskal Herriko Itzuliaren etapa bat

Erabiltzailearen aurpegia Endika Arribas   Kirola

Garrastatxun bukatuko da Euskal Herriko Itzuliaren etapa bat

Euskal Herriko Itzulia 2016ko ibilbide gehiena zehaztu zuten arren, duela gutxi azaldu dute Garrastatxun -Baranbion, hain zuzen, Okondon ere Garrástatxu izeneko etxe multzoa baitago- izango dela Araban eta Aiaraldean egingo den etapa bukaera bakarra.

Bizkaiko Pala Txapelketa irabazi dute Zuriñe Etxeberria eta Naia Ugarriza Olgetan taldeko jokalariek

Erabiltzailearen aurpegia Endika Arribas   Kirola

Bizkaiko Pala Txapelketa irabazi dute  Zuriñe Etxeberria eta Naia Ugarriza Olgetan taldeko jokalariek

Zuriñe Etxebarria Plazaolak eta Naia Ugarriza Astobizak -13 eta 14 urte, hurrenez hurren- eskolar mailako “kadete–haurren” eta Euskadiko haurren mailako pala txapelketak irabazi zituzten aurreko denboraldian.

Herriko Taberna berriro irekiko dute larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Endika Arribas   Politika

Herriko Taberna berriro irekiko dute larunbatean

Gure Aukera kultur elkarteak libre eguna antolatu du larunbat honetarako. "Estatu Espainiarrak egin nahi duen bahituraren aurkako salaketa eguna" egingo dute.

"Indarrak berriro hartu eta indar gehiagorekin aldarrikatu nahi dugu Laudioko ezkertiar eta abertzaleok elkargune bat behar dugula", adierazi dute.

Estrasburgoko Epaitegian helegitea jartzeko erabiliko dute biharko kontzertuan lortutako dirua

Erabiltzailearen aurpegia Endika Arribas   Politika

Estrasburgoko Epaitegian helegitea jartzeko erabiliko dute biharko kontzertuan lortutako dirua

Ceivar Galizako errepresioaren kontrako taldeak hainbat euskal herritarren laguntzaz antolatutako elkartasun kontzertua egingo da bihar Aretako frontoian.

Lur eta Amets, Euskal Herriaren historia

Erabiltzailearen aurpegia Endika Arribas   Hezkuntza

Euskal Herriko Ikastolak, Katxiporretak eta Elkar argitaletxeak batera pentsatu eta garatutako proiektu handia da «Lur eta Amets, Euskal Herriaren historia». Ezagutza liburua, ipuin sorta, galdera-erantzunen mahai-jokoa eta aisialdirako atari digitala hartzen ditu barnean.

«Gure herriaren historiaren irakurketa geure ikuspuntutik berreraiki eta eskuragarri jartzeko asmoz» sortu dute Euskal Herriko Ikastolak, Katxiporretak eta Elkar argitaletxeak “Lur eta Amets, Euskal Herriaren historia”. Gaztetxo eta haurrei zuzendutako edukiak dira, familia osoarentzat ere baliagarriak.

Ekaingo kobazuloan hasi eta atzo arte iraunen du bidaiak. Zortzi aldi biziko dituzte: gizakion sorrera, Nafarroaren konkista, industrializazioa... Hala, historiaren gurpilari zortzi bira emanen dizkiote.

Jorge Arcas garaile Pablo Bilbaoren omenezko Laudio Sarian

Erabiltzailearen aurpegia Endika Arribas

Laudioko Jaien harira Laudio Saria 2015 lasterketa antolatu zuen Laudioar Txirrindularitza Elkarteak. Hasi baino lehen Pablo Bilbao omendu zuten eta lasterketan Jorge Arcas izan zen irabazlea, bigarren postua Victor Etxeberriak lortu zuen eta Jonathan Lastrak hirugarrena.

Argazkiak: Endika Arribas, Jon Apodaka