“Urduñak merezi du” plataforma tokiko alderdiekin biltzen hasi da eta BFArekin bilera adostu du urriaren 14rako

Pasa den larunbatean, irailaren 28an, plataformak herri-batzarra antolatu zuen, Foru plazan egin duten bigarrena. Orain arteko ibilbidea, Bizkaiko Batzar Nagusietan ordezkaturik dauden alderdi politiko guztiekin (PSE, Bildu, PP eta EAJ) jada izandako bilerak eta aurreikusten dituzten hurrengo ekintzak jakinarazi zituzten bertan.

Pasa den larunbatean, irailaren 28an, plataformak herri-batzarra antolatu zuen, Foru plazan egin duten bigarrena. Orain arteko ibilbidea, Bizkaiko Batzar Nagusietan ordezkaturik dauden alderdi politiko guztiekin (PSE, Bildu, PP eta EAJ) jada izandako bilerak eta aurreikusten dituzten hurrengo ekintzak jakinarazi zituzten bertan.

Adierazi zutenez, emango dituzten urratsen artean tokiko alderdiekin banaka biltzea dago, elkarlana ezinbestekotzat jotzen baitute Urduñaren orainari nahiz etorkizunari aurre egiteko. Hortaz, bilerak egiteko eskaerak bidali dizkiete Alternatiba, Aralar, EA, PNV, PP, PSE, Sortu eta URE alderdiei. Asteazkenean EArekin elkartu ziren eta gaurko Sorturekin hitzordua adostu dute.

Horrez gain, Jose Luis Bilbao foru-diputatu nagusiari uztailean bilera-eskaera helarazi ondoren, aste honetan jaso dute erantzuna eta urriaren 14an bilduko dira.

Maiatzean abiarazi zenetik askotariko ekintzak gauzatu ditu plataformak, besteak beste, sinadura-bilketa −ia 1700 jaso ziren−, elkarretaratzeak eta propaganda Urduñan nahiz herritik kanpo.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide