Diktadura argentinarraren inguruko dokumentala ikusgai gaur Kultur Etxean

Emanaldia 19:30ean izango da, 67. Agroekologia Foroaren kariaz, eta dokumentalaren zuzendari Karlos Trijueke euskaldunak eta Danilo Albin gidoilari uruguaiarrak aurkeztuko dute.

Zigorrik gabe dagoen hilketa, ahaztutako aztarnak eta oraindik ere justizia erreklamatzen duen familia, horrela laburbildu daiteke 52 minutuko No me olvides: el año que Videla mató en España dokumentala.

Emanaldia 19:30ean izango da, 67. Agroekologia Foroaren kariaz, eta dokumentalaren zuzendari Karlos Trijueke euskaldunak eta Danilo Albin gidoilari uruguaiarrak aurkeztuko dute.

Zigorrik gabe dagoen hilketa, ahaztutako aztarnak eta oraindik ere justizia erreklamatzen duen familia, horrela laburbildu daiteke 52 minutuko No me olvides: el año que Videla mató en España dokumentala.

Seme-alabak desagertuta dituen ama erailtzeko asmoz, diktadura argentinarrak bilbatutako estrategia kontatzen da filman. Videlaren diktaduraren eraginez apurtutako familia bateko ama, Noemí Gianotti de Molfino, hilik agertu zen 1980ko uztailaren 21ean Madrilgo hotel batean.

Hiltzaileen zantzuak aurkitu baziren ere, Espainiako demokraziak inpunitatez jokatu eta berehala estali zuen kasua. Ordu berean, Noemíren alaba betirako galduko zen Buenos Aireseko kontzentrazio-esparru batean.

Iraganeko gertaera horiek dokumentalaren bitartez berreskuratu nahi izan dituzte egileek zein Noemíren senideek. Filma ikusteaz gain, zuzendari eta gidoilariarekin mintzatzeko aukera izango dute ikusleek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide