Elikadura Burujabetzaren III. Astearen barruan kokatuko da ekimena, hileko lehenengo zapatuan egiten den baserritarren merkatuarekin
batera gainera. Bi bertsolariak plazan bertan arituko dira eguerdian eta baita geroko poteoan ere.
“Gure hizkuntza, gure elikadura, gure mundua” lelopean oinarrizko bi aldarrikapen egin gura dira ekintza bateratu batean: batetik,
elikadura-burujabetza eta, bestetik, Euskal Herria euskalduntzeko prozesuan herritarrok dugun protagonismoa.
Lehenengo bertso-afari agroekologikoa duela bi urte egin zen Sestaon eta aurten Mugarik Gabeko Albaitariak elkarteak ekimena Urduñara ekartzeko proposamena aurkeztu die Urduñako Udalari, gizarte-eragileei eta kultura-elkarteei. Bazkarian dastatuko diren jakiak bertakoak, garaikoak eta modu jasangarrian ekoiztuak izango dira.
Bertso-bazkariaren antolakuntzan hainbat erakunde eta elkartek hartuko dute parte, besteak beste, Mugarik Gabeko Albaitariak, Euskara Zerbitzua, Ekoizpen, Urduñako Gazte Asanblada, Berbalagun, AEK, Bedarbide, Urduñako Zaporeak, Olaran eta Turismo Bulegoa.
Bazkarirako txartelak Urduñako Turismo Bulegoan eta Euskara Zerbitzuan jarriko dira salgai. Informazio gehiagorako, 685 757 658 telefonora ere deitu daiteke.