Koroatze Jaiak ospatuko dira asteburuan

Jaiak berritasunez beterik datoz, ohiko ekintzez gain, I. Folk Jaialdia egingo baita abuztuaren 30ean eta 31n, 21:30ean.

Ostiralean Faltriqueira talde galiziarrak eta Tejedor asturiarrak euren herrietako musika taularatuko dute. Hurrengo egunean folk-taldeen lehiaketako hiru finalisten txanda izango da: Kerau (Euskal Herria), Maut Project (Zaragoza) eta The Fatty Farmers (Toledo). Aipatu taldeen abestiak entzuteko aukera dago urdufolk.com/ webgunean.

Hona hemen jaietako programa osoa:

Abuztuak 30, ostirala

Jaiak berritasunez beterik datoz, ohiko ekintzez gain, I. Folk Jaialdia egingo baita abuztuaren 30ean eta 31n, 21:30ean.

Ostiralean Faltriqueira talde galiziarrak eta Tejedor asturiarrak euren herrietako musika taularatuko dute. Hurrengo egunean folk-taldeen lehiaketako hiru finalisten txanda izango da: Kerau (Euskal Herria), Maut Project (Zaragoza) eta The Fatty Farmers (Toledo). Aipatu taldeen abestiak entzuteko aukera dago urdufolk.com/ webgunean.

Hona hemen jaietako programa osoa:

Abuztuak 30, ostirala

18:00-20:00 Udal-bolatokian, haurren eta kimuen kategorietako txapelketa.

20:30 Foru plazan, parrilada.

21:30 Foru plazan, Faltriqueira eta Tejedor musika-taldeek I. Folk Jaialdiari hasiera emango diote.

Abuztuak 31, larunbata

9:00 Foru plazan, marmitako-lehiaketa

11:00 Udal-bolatokian, haurren eta kimuen kategorietako txapelketako finala. Ondoren, sari-banaketa.

17:00-19:00 Udal-bolatokian, helduen kategoriako txapelketa.

18:00-20:00 Foru plazan, El laberinto opera, Musicaluz vic-en eskutik.

19:30 Pilotalekuan:

Emakumezko amateurren pala-txapelketa

Gizonezkoen eskupilota txapelketa

21:30 Foru plazan, I. Folk Lehiaketa

Irailak 1, igandea

10:30 Foru plazan, puzgarriak.

11:00 Udal-bolatokian, helduen kategoriako txapelketako finala.

11:00 Meza Nagusia Antiguako santutegian.

12:00 Buruhandiak.

13:15 Foru plazan, Santa Zezilia bandaren kontzertua.

18:00 Foru plazan, kale-antzerkia: Lo bueno viene en frascos pequeños, Circuito antzerki-taldearen eskutik.

19:00 Foru plazan, dantza-plaza
 Ozkizola taldearekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide