Geroz eta arrakastatsuagoa den artzikirolak lekua izango du jaietako programan

2007an José Ramón Rey artziniegarrak kirol berria sortu zuen, artzikirola, eta aurten ere herriko jaietan jokatuko da txapelketako finala. Taldeak mistoak izango dira, 16 urte inguruko neska-mutilez osatuak eta iaz lez garaikurrak eta txapela banatuko dira. 

2007an José Ramón Rey artziniegarrak kirol berria sortu zuen, artzikirola, eta aurten ere herriko jaietan jokatuko da txapelketako finala. Taldeak mistoak izango dira, 16 urte inguruko neska-mutilez osatuak eta iaz lez garaikurrak eta txapela banatuko dira. 

Abuztuaren 22ra arte egongo da izena emateko epea (620 54 09 48 telefonoan edo artzikirol@hotmail.com helbidean) eta egun horretan bertan hasiko dira finalaren aurretiko partidak. Artzikirola jokatu ahala ikasten da eta oso erraza da, batez ere aldez aurretik beste kirol batzuk praktikatu baldin badira, saskibaloia, eskubaloia edo areto futbola esaterako.  

Arabako Foru Aldundiak berriki onetsi du geroz eta hedatuago dagoen artzikirolaren arautegia. Izan ere, kirol horren sortzaileak artzikirol-eskola ireki gura du Amurrion, adin guztietako pertsonentzat. Era berean, Nafarroako Foru Aldundia José Ramón Reyrekin harremanetan jarri da bertako irakasleei artzikirol-eskolak eman diezaien 2014ko urtarriletik martxora. Euskal Herritik kanpo ere artzikirolaren berri izan dute jada eta Andaluzia, Valentzian edo Aragoin praktikatzen hasi dira.

Bestalde, kirol anitzetako campusa prestatu du José Ramónek abuztuaren 19tik 22ra bitarterako. Kirola eta jolasak uztartuko dituen ekintzak 60 € balio ditu eta kirol-material guztia antolatzaileen kontura izango da. Campusean izena emateko, 620 54 09 48 edo 655 70 28 89 telefonoetara deitu behar da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide