Egungo testuinguruan oinarritutako hezkuntza eta, elikadura-burujabetzaren genero ikuspegitik abiatuta, baloreetan nola heztea hizpide izango dituzte estatu espainiarreko landa-ikastetxeetan jarduten diren 100 irakasle baino gehiagok.
VSF Herrien Bidezko Elikadura elkartearen iritziz, hezkuntza funtsezko oinarria da gizartea eraldatu eta, hala, justu eta solidarioago bilaka dadin. Horrek aldaketa ekarriko baitu elikagaien ekoizpen, banaketa eta kontsumo ereduan, pobreziarik eta bazterkeriarik eragin gabe eta ingurumena nahiz eta gure osasuna errespetatuz.
Gaur goizean, Hegoakeko kide den Juanjo Celoriok hitzaldi bat eman du eraldaketa eta mobilizazio sozialerako hezkuntzaren gainean eta, ondoren, mahai-ingurua egin da esperientziak partekatzeko. Bertan, irakaskuntzako lau lan-esperientzia aurkeztu dira elikadura-burujabetzaren eta landa-mundua duintzearen inguruan.
Arratsaldean egingo diren tailerretan landa-munduaren errealitatea aurkeztuko da, baratzeko lana tresna didaktikotzat hartuta. Horrez gain, janariarekin esperimentuak egingo dira eta erosten diren elikagaiei buruzko benetako informazioa eskaintzen duen merkatu gardena ezagutzeko aukera egongo da.
Bihar eskualdeko nekazaritza ekologikoko ustiategiei bisita egingo zaie eta sukaldaritza komunitarioaren inguruan Urduñak abiarazitako ekimenaren berri izango dute parte-hartzaileek.