Hilabete eskas falta da Otxomaioei hasiera emateko

Txupinazoa maiatzaren 3an botako dute udaletxeko balkoitik eta 12ra arte iraungo du festa giroak. Ohitura den legez, esku-pilota partida profesionalak jokatuko dira jaietako lehenengo egunean eta maiatzaren 4ean, larunbata, ganadu eta nekazaritzako produktuen azoka egingo da, bai eta Euskadiko txaroles-txapelketa ere. Igandean gastronomiari lekua emango zaio patata-tortilla nahiz paella lehiaketekin. Arratsaldean, errekortadoreak nor baino nor arituko dira zezenen aurrean eta horren ostean bigantxak egongo dira.

Aste bitartean, Otxomaio egunaz gain, umeen eguna eta antzinako gazteen eguna ospatuko dira. Bai umeen bai erretiratuen bazkarietarako txartelak apirilaren 23an (17:00-19:00) eta 24an (9:30-11:30) salgai egongo dira Kultur Etxean (3,50 € umeak eta 6 € erretiratuak).

Jaietako bigarren asteburua ere ekintzez lepo etorriko da. Larunbatean, hipika-kontzentrazioa, Urrezko Aizkora, herri-bazkaria, bola-joko txapelketa eta aurresku-txapelketa egingo dira eta igandean, pil-pil erako bakailao lehiaketa. Azkenik, 2013ko Otxomaioei agur esateko Bihotza eta zapiak erreko dira maiatzaren 12an 21:30ean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide