BTT Gualdetxu Mendi Bizikleta Taldeak gaueko ibilaldia egingo du estreinakoz

Elkarte urduñarrak hainbat irteera, hitzaldi eta bestelako esperientziak gauzatu ditu jada eta datorren maiatzaren 4rako, larunbata, ibilaldi bat antolatu du gauez.

Ez da lehiaketa izango eta guztira 28 km korrituko dira mendi-bizikletaz. Ibilbideak 800 metro positiboko desnibela izango du, gehienez ere 612 metroko kotarekin. Zaltasun aldetik ertain-erraza dela adierazi dute antolatzaileek.Irteera Urduñako frontoiaren aurrean izango da 20:30ean eta alde zaharretik ibili ondoren, 21:00etatik aurrera ekingo zaio ibilaldiari.

Ibilbidea elementu islatzaileekin markatuta egongo da. Zati batzuk menditik igaroko dira eta beste batzuk partzela-bideetatik. Bizikletak garbitzeko Karcher puntua eta bizikletak gordetzeko zerbitzua egongo dira, bai eta ibilbidearen erdialdean hornidura-gune ere. Frontoian dutxa hartzeko aukera eskainiko da.

Parte hartzeko baldintzak dira, besteak beste, adinez nagusia izatea, kaskoa eramatea eta bizikletaren atzealdean argi gorria edo antzekoa jarrita edukitzea. Bizkarreko zenbakiak egunean bertan har daitezke antolakuntzak jarriko duen karpan, 19:00etatik aurrera. Gainera, parte-hartzaile guztien artean opariak zozketatuko dira.

Izena emateko prezioa 15 eurokoa izango da federatuentzat eta 18 eurokoa federatu gabeentzat eta ordainketa BBKn egingo da (kontu zenbakia: 2095 - 0059 - 41 - 9112449791). Beharrezkoa da parte-hartzea baieztatzea ondoko helbide elektronikora idatziz: gualdetxumbt@gmail.com. Parte-hartzaile kopurua mugatua izango da, gehienez 200 lagun.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide