Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek eskualdeko ibaietako ertzak hobetzeko abiarazi duen egitasmoaren barruan kokatzen da ekintza. Horri esker, ibaiertzaren balio naturalak ezagutzeko parada egongo da gainera tokiko landare-espezieak landatuko dira.
Landaketak hainbat onura ekarriko ditu, besteren artean, paisaia naturalagoa sortuko da, faunarentzako babeslekuak ugarituko dira, bertako beste espezie batzuk berez hazten lagunduko da eta ibaiertza babestu nahiz egonkortuko da.
Hitzordua bihar, hilak 16, izango da 9:30ean Arbietoko futbol-zelaiko aparkalekuan.